Televisión

goikoaldea

Goikoaldea TV es un proyecto de la Fundación Aldauri

Acceso

No has iniciado sesión

Inicio Documentos Arroces del Mundo Munduko Arrozako testu argigarria
Munduko Arrozako testu argigarria
Viernes, 16 de Abril de 2010 12:26
munduko arrozak kulturen arteko jaia da; 
herrikoa, parte hartzailea, utogestionarioa.

L a g u n d u

munduko arrozak deituriko jaiak kulturen arteko harremana

bultzatu nahi du; pertsonen eta giza erakundeen artekoa: jar zaitez

ba harremanean; saia zaitez zure ondoan dauden pertsonak eta

taldeak ezagutzen; ez egon geldi zure mahaian.

 

munduko arrozak herriaren parte hartzean du oinarria. Antolaketa

eta programa zure esku daude. Egin kantu, egin dantza, aldarrikatu,

eskatu, jan, edan... dena zaizu zilegi. Bai, dena, indarkeria,

xenofobia, ekintza sexistak eta homofoboak ez ezik. Guztia giro

positiboan joan dadin luzatu eskua, eman laguntza. Ekimen ugariak

aurrera atera daitezen ere bai: hondarrak bildu, garbitu, zure alboan

dagoenak behar zaitu.

 

munduko arrozak jai eta festa autogestionarioa da. Ez du inolako

erakunde publiko edo pribatuko laguntzarik jasotzen, auto-eraketa

nahiago dugulako eta gu geure mezuak aldarrikatzeko aske izan

nahi dugulako. Mahaiak, aulkiak, propaganda eta zabalkundea,

ekimen guztiak aurrera ateratzeko beharrezkoa den azpiegitura...,

dena, Taldeetako Koordinadora eta gizarteko beste zenbait

kolektibo solidarioen laguntza boluntarioaren bidez finantzatzen da.

Eta zenbait materialeren salmenta bitartez. Lagun ezazu txartel,

bonu, pegatina, azulejo, txapa, amantal... eskuratuz. Horrela, festa

hau datozen urteetan ere era dezagun sustatu eta bultzatuko duzu.

 

munduko arrozak festa da, baina baita errebindikatzea ere bada.

Gure kaleak okupatu eta berreskuratu nahi ditugu; gure auzoek

instituzioengandik jasaten duten utzikeria eta bazterketa salatu;

jatorri ezberdineko pertsonen arteko harremana eta bizikidetza

defendatu eta bultza. Zaitez ba, errebindikazio hauen bozgorailu

ere: hartu parte eguerdiko kalejiran.

Archivos adjuntos:
Descargar este archivo (Testu LAGUNDU Munduko Arrozak.pdf)Testu lagundu[ ]13 Kb
Última actualización el Miércoles, 17 de Noviembre de 2010 11:15
 
© 2010 Barrios Altos | BarriosAltos es un proyecto de la Fundación Aldauri